XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Urruti aitz, elkarrengandik.
Ala zeudela, dei bat ateri zen
Ango plaza ateri, ta yoteko eunin, bere andrin karta bat yaso zun, esanez,
Au yakittin, poz aundia artu zun: Saldistik Urrozera lau pauso baizittun.
Bedetzi meza eskeñi zittun lan ura ongi atetzeko.
Baita aterire!
1916 urtin Saldisko Arretxe
Bi urte terditik izaten zuten (
Lenbiziko lau alaba izandu zittun; gero iru mutiko; ta undarreko bi neska.
Bedetzi denera.
Eztakit nola moldatzen giñen.
Itxea xar xarra zen.
Solairua dena zuloz betia.
Paretak olezkuk, tartin erteka askokin.
Itxea zen gero, ura!
Gure atta zenak, paperez estali zittun oltzak; solairu zulok berriz, arto zokortakin ttikik bazian, ta eskolako mutikun pizarrakin (txapazkuak baitzian) zuloik aundinak.
Sukalde pareko koartu itsu artan asmatu zun gure aitak komuna patzia.
Zerrote miar batekin moztu zittun solairuko olak; eiñ zun zulo biribill bat; kendu zittun ol puskakin eiñ zion tapa, bere eskuleku ta guzi; ta gure mokorduk erki yoten zian andik beko ongarri pillara.
Gerra pukatu baño lentxio
Askozik aundigua ta okio moldatua.
Alare ganbaran eiñ biar izandu zuten gure lotako lekua.
An itten giñun iru mutikuk lo.
Attak, amak eta izebak etzuten beiñere maien yaten, suonduan baizik, malian platera artuta.
Paretatik yetsi ol aundi bat, bi txanga ta anka bat izaten zittuna, ta artan yaten giñun batzuk; bestik mai ttiki apal batin.
Goizin talo ta esnia.
Eurdin banabarrak edo patatak piper gorri pixka batekin; oiekin ui kozkor bana, ta gero txerrikia edo arraultzen bat.
Berentzeko talo ta gazta; ta gazta berria zenin, talu barrenin sartu ta
Bai goxu askiak! Berotasunakin beratu itten zen gazta, ta taluk baldin bazun tarteik, andik ateatzen zen; ozka eittekin berriz, ari luzik atetzen zittun.
Gure attak etzun urte guzin esnia, potajia ta arraultzik besteik yaten; ta potajin eosia urdai gizen puska bat aundia; onek aitz zuria biar zun izan; etzun nai izaten erdin giñarrik zunik.
Astiarte eta urtzialetan etzun bazkaldu besteik itten; ez gosaldu ta ez apaldu, penitentzia itteatik.
Beti bere katillun ta bere koxtakin yaten zun, eta etzun nai izaten aik jesusengatike inork ukitzia.
Banabarrak eta urdaia yanta bereala, batere garbittu gabe, botzen zun esnia, ta gañez ibiltzen zen urdaian uriña ta patatan piper gorria.
Urdaia koxtakin yaten zun, mukadu aldiro ui puska bat sartuz, bere labanakin ebakita.
Ura guttitan edaten zun, ta ordun irakiña.
Aragik etzun beiñere yan izandu.
Arraia bai, ta uriña yateko beti prest.
Ala esaten zun:
Bazkal ondun, ol bat belaun gañin ipiñi, ta sekretariku lanak iñen zittun.
Modu ontan eotten zelako ateria zula uste dut bizkarrin konkor pixka bat.
Arrigarri badare, bere lanak iñ bienabar,
Ala esaten zun:
Kontu au aipatu izandu diot mediku askori, ta ez diate siñistu inorke.
Etzun ontan sosik gastatzen, berak itten baizizkiun ointakuk, ta ez gañea nolanai austen zianak!
Askotan bialtzen giñuzen gu, bi anaiak, alakon baten eske.
Ura puskatu, anka gañen yarrazi ta luma batekin neurria artzen ziun.
Gero, artille oso zaill batekin yosten zittun, aurrin iru yoskuraldi ta aztalaldin beste bat emanez; ala, iñak zeuden ointakuk, bolada on bateko.
Konpondure itten zizkin erri guziri, gastu aundik eiñ gabe.
Sabain iukitzen zun kutxatill ttiki bat, ta an barrenin kajoi ttiki batzuk, bakotxa iltze klase banakin.
Larrua berriz bortzegi zarratatik atetzen zun.
Etzun nola berritzen; zulon parin petatxua patu baizik.
Larru zarra patzen zulako, miartu itten zen laxter, ta iltze muturrak ankazpian yotzen zuten.
Baño onek erremediu arraxa zun.
Tortzen zian gure itxera, ta attak bi mallukazukin seittun zanpatzen zittun iltze muturrak.
Emakumin takoi miar aikin izaten zittun izuarrizko lanak; ta oandik ukerro gomazko zatari partxik patzen.
Eztut esain ontan asko aitzen zenik.